Mendizale bat hil da Abadiñon, Atxarteko harrobi inguruan

via Berria

35 urteko gizonezko bat hilda aurkitu dute Abadiñoko Atxarteko harrobiaren inguruan, agi denez, Untzillatx menditik jaisten ari zela erorikoa izan da.

Atzo iluntzean haren falta sumatu eta abisua eman zieten larrialdi zerbitzuei hildakoaren hurbilekoek. Arratsaldeko hiruetan izan zuten azkeneko aldiz haren berri, telefonoz adiskide batekin hitzegin, eta Untzillatx mendian behera zihoala esan zionean. Inguru hartan hasi zituzten bilaketa lanak, eta hildakoaren autoa aurkitu zuten lehendabizi. Ertzaintzaren mendiko taldeko kideak eta mendizalearen lagunak segituan hasi ziren bila, eta goizeko ordubi eta erdiak aldera aurkitu dute, hilotz. Gainera, leku txarrean zegoela-eta, gaur goiza arte ez du lortu Ertzaintzak gorpua jasotzea.

Uncategorized-n argitaratua. Laburpen hitzak: , , . Leave a Comment »

Hilik aurkitu dute Anboton desagertu zen mendizalea, 15 metroan behera jausita

http://www.berria.info

Erreskate taldeek hilda topatu zuten atzo goizean Anboton (Bizkaia) desagertu zen mendizalea. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak berri eman duenez, 11:30ak aldera aurkitu zuten 37 urteko gizonaren gorpua, Frailea inguruko ertz batean. Ortuellan (Bizkaia) bizi zen. Ertzaintzaren lehenengo hipotesien arabera, gizona hamabost metroan behera erori zen, eta bertan hil. Gorpua helikopteroz atera behar izan zuten, erreskatea egiteko inguru zailean baitzegoen.

Familiak astelehen goizean salatu zuen Ertzaintzaren aurrean gizonaren desagertzea. Igandean joan zen mendi ibilaldi bat egitera, eta ez zen gehiago etxera itzuli. Harrezkero, 80 bat lagun aritu dira haren bila, larrialdi zerbitzuetako kideak eta boluntarioak.

Berria

El Correo

Mendizale baten bila dabiltza Anboton

http://www.berria.info

Ertzaintza 37 urteko mendizale baten bila dabil Anboton (Bizkaia) eta inguruetan. Ortuellakoa da (Bizkaia) da hura eta igandean joan zen mendira. Ez zen, ordea, etxera itzuli, eta familiak atzo goizean goiz abisua eman zion Ertzaintzari.

Atzo ertzainak eta Mendi Federazioko boluntarioak bilatze lanetan aritu ziren eta gaur zortzi eta erdietan ekin diote berriro.