Presoen eskubideen alde egin du Abadiñoko Udalak

http://www.berria.info

Abadiñoko Udalak mozio bat onartu du euskal presoen eskubideak errespetatzeko. Frantziako eta Espainiako estatuek indarrean daukaten espetxe politika aldatzeko eskatu du, baita sakabanaketa bukatzeko ere. Eneko Zarrabeitia herriko presoaren jarraipena egiteko konpromisoa hartu du, baita udaletxeko balkoian presoen aldeko bandera jartzearena ere.

Abadiñoko Independienteen “borondate demokratiko eskasa” salatu du Ezker Batuak

abadinoko-independienteakezker-batuaAbenduaren 8an Frantzian atxilotu eta ondoren kartzelaratua izan den Eneko Zarrabeitia abadiñarraren eskubideak errespetatuak izan daitezen eskatuz Abadiñoko Independienteak taldeak eta Basauri, Arkarazo, Frades eta Zarrabeitia zinegotziek kaleratutako bandoaren inguruko idatzia helarazi du Abadiñoko Ezker Batua alderdiak hedabideetara.

Bandoarekin bat egiten duela adierazten du Abadiñoko Ezker Batuak idatzian, eta “preso guztien eskubideak bermatuak izan daitezela eskatzen du” lehenbiziko puntuan. Ondoko puntuan baina, “Abadiñoko Independienteen borondate demokratiko eskasa eta zinismoa” gaitzesten du Ezker Batuak izenpetutako idazkiak, ETAren azken atentatutak ez kondenatzearren.

Nabarmentzen dutenez, hildako bat eragin zuen Santoñako atentatuaren ostean egindako elkarretaratzean alkateak ez zuen parte hartu, eta “Inazio Uriaren erailketaren ostean ere ez alkateak ezta Abadiñoko Independienteak alderdiko inork ez zuen elkarretaratzean parte hartzeko duintasunik. Ezker Batuaren berbetan, “gertaera horiek talde independentearen perfil politikoa erakusten dute”.

http://www.anboto.org

Zarrabeitiaren eskubideak errespetatzeko eskatu du Abadiñoko Udalak

Abadiñoko armarria

Astelehenean Frantziako Gerde herrian atxilotu zuten Eneko Zarrabeitia abadiñarraren atxiloketaren aurrean Abadiñoko Independienteek, eta Araitz Basauri, Igor Arkarazo, Maite Frades eta Ramon Zarrabeitia zinegotziek sinatutako bandoa kaleratu du Udalak.

Enekoren eskubideak “errespetatu daitezela” eskatzen dute kaleratutako bando horren lehenbiziko puntuan. Udalak zabaldutako idatzian, “inkomunikazioa kendu, eta konfiantzako abokatua aukeratu eta bere lana bermatua izan dadin” eskatu dute.

Honez gainera, Zarrabeitia Abadiñoko herritarra izanik, Udaleko Gizarte Ongizate Batzorde Informatiboak bere egoeraren jarraipena egingo dutela -“atxilotuta duten bitartean, eta baita kartzelaratua izan ezkero”-, azaltzen dute bandoan.

http://www.anboto.org