via Bizkaie
Berrrizko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiagaz eta Euskaltzaindiagaz batera, izen-abizenak euskerazko grafiaz jarteko kanpainan parte hartuko dau. Zezeilean, horretarako argibideakaz eskuorria banatuko da etxerik etxe.
Izen-abizenak euskerazko grafiaz jarteko, udaletxeko erregistro zibil edo epaitegira joan behar da eta, bertan, eskaera orria bete. Horregaz batera, honako agiriak be eroan beharko dira: Nortasun Agiriaren fotokopia, jaiotza-ziurtagiria, errolda ziurtagiria eta familia liburuaren fotokopia.
Izena edota abizena euskeraz zelan idatzi behar dan kontsultetako, www.euskaltzaindia.net webgunera jo daiteke eta argibide eta bestelako laguntzarako udaleko euskera sailera.