Berriz, Durango, ertzainak, Ertzaintza, lapurreta
In Uncategorized on 2009/01/27 at 3:33 pm
Ertzaintzaren agenteek 19 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo Berrizen, poltsa bat tirakada eginez ostea egotzita. Lapurreta Durangon jazo zen hilaren 18an, eta biktima Galdakaoko Ospitalean artatu behar izan zuten.
Urtarrilaren 18an, adineko emakumezko bati lapurreta egin zioten Durangon, bere etxeko atarian sartzera zihoanean. Biktimak salatu zuenaren arabera, pertsona batek poltsatik heldu zion eta zenbait metro arrastaka eraman zuen espaloitik, poltsa eskuratzea lortu eta alde egin zuen arte. Gertakari horien aurrean, anbulantzia bat bertaratu zen eta biktima Galdakaoko Ospitalera eraman zuen, zenbait ubeldura eta buruan zauri bat zituelako.
Durangoko ertzain-etxeko agenteek gertakaria ezagutu zutenean, ikerketa abiatu eta lapurretaren egilea identifikatu zuten. Hortaz, atzo (astelehena) Berrizen atzeman eta atxilotu zuten. Atxiloketaren unean gazteak aurka egin zien ertzainei eta, ondorioz, agenteetako batek hainbat ubeldura izan zituen.
Atxilotua (delitu aurrekariak dituen 19 urteko gizon bat) epailearen esku jarri dute gaur goizean.
Azoka, Berriz, Durangaldea, San Anton
In Uncategorized on 2009/01/22 at 10:35 pm
BERRIZ. San Anton jaiak asteburu honetan bukatuko dira Berrizen (Bizkaia). Igandean egingo den nekazaritza eta artisautza azoka izango da azken ekitaldietako bat. 11:00etan hasiko dira eskualdeko baserritarrak eta eskulangileak euren produktuak saltzen. Festa giro horren barruan, okelaren jaia ere egingo dute, Urtiaga plazan. 12:00etan, haragia dastatzeko aukera egongo da.
www.berria.info
Aralar, autobus, Bilbo, Bilbobus, Durango, EAJ, EB, Israel, Maeztu, Palestina, Veolia
In Uncategorized on 2009/01/15 at 11:46 am
Aralarrek Veoliarekin akordioa eteteko eskatu du
BERRIA- www.berria.info
Legebiltzarrerako bozetarako Aralarreko Bizkaiko zerrendaburu Dani Maeztuk EAJri eta EBri esan die Palestinako auzian «hitzetatik ekintzetara jauzia egiteko ordua iritsi dela». Bi alderdiek Veolia multinazionalarekin kontratua egina dute, Bilbobus udal autobus zerbitzua kudeatzeko. Veoliak legez kanpoko koloniak lotuko dituen tranbia eraikitzen dihardu Palestinan.
AHT, batzokia, desjabetzak, Durangaldea, Durango, elkarretaratzea, Ertzaintza, Urbina, zornotza
In Uncategorized on 2009/01/15 at 11:41 am
Ertzaintzaren «jarrera oldarkorra» salatu du AHT Gelditu! Elkarlanak eta protestak antolatu ditu gaurko
BERRIA- www.berria.info
Ertzaintzak libre utzi ditu Zornotzako (Bizkaia) desjabetzeen aurkako elkarretaratzean atzo atxilotutako lau lagunak. Atxilotuek epailearen aurrean agertu beharko dute, hala eskatzen dietenean. Ertzaintzak «ordena publikoaren kontra» egitea leporatu die, elkarretaratzearen ostean izandako istiluen ondorioz.
Protesta 08:30ean hasi zen Zornotza Aretoaren aurrean. Bertan, kaltetuek desjabetze aktak sinatu zituzten goizean. Elkarretaratzeak 50 minutu iraun zuen, eta bukatzean istiluak sortu ziren hirigunean. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak azaldu duen legez, ezezagun talde batek errepidea itxi zuen, bidean edukiontziak gurutzatuz.
Zornotzako AHT Gelditu! Elkarlanak gogor kritikatu du Ertzaintzak protestaren aurka izandako «jarrera oldarkorra». Elkarlaneko kideek gertatutakoaren berri eman dute: «Ertzaintza bertaratu eta han zeudenei oldartu ostean, lau gazte atxilotu eta beste hainbat identifikatu ditu». Aldi berean, taldearen konpromisoa berretsi dute: «Gure herriak proiektu honen kontra jardungo du, nahiz eta EAJren borreroek halako jarrera antidemokratikoekin erantzun».
Elkarretaratzeak herriz herri
Elkarlanak elkarretaratzeak antolatu ditu gaur hainbat herritan «AHTren sustatzaile diren alderdi politikoen egoitzen aurrean». Protestak 18:30ean hasiko dira Durangoko batzokiaren aurrean. 19:00etan, berriz, elkarretaratzera deitu dute Gasteizko Araba Buru Batzarreko egoitzaren parean, Basauriko PSOEren egoitzan eta Beasaingo udaletxe aurrean.
19:30ean elkarretaratzea eta giza katea egingo dituzte Donostiako PSOEren egoitzatik Alderdi Ederreko EAJren egoitzaraino. Ordu berean, ekitaldiak izango dira Arrasateko PSOEren egoitzaren aurrean eta Tafallako udaletxe parean. Azken elkarretaratzea Altsasuko udaletxe aurrean izango da, 20:00etan.
Horrez gain, ezker abertzaleak larunbatean Urbinan (Araba) egingo den AHTren aurkako manifestazio nazionalean parte hartzeko deia egin die langileei: «Proiektu honek EAJ, UPN, UMP eta PSOEren eredu ekonomikoa eta neoliberala indartu baino ez du egiten».
Azoka, Durango, erre, Laubideta, Oiz, Sasikoa, suhiltzaileak, udaltzainak, zaborrontziak
In Uncategorized on 2009/01/13 at 10:03 am
Lau zaborrontzi erre zituzten atzo Durangon, suhiltzaileek jakitera eman zutenez. Urteberri egunean hiru erre zituzten. Lehen bi zaborrontziak herenegun erre zituzten Oiz eta Azoka kaleetan. Atzo, arratsaldeko 19:00etan beste zaborrontzi batean eragindako sutea itzali zuten suhiltzaileek. Laugarrena, berriz, Sasikoa kalean erre zuten.
www.berria.info
AHT, Amorebieta, Durangaldea, TAV, zornotza, Zorrontza
In Uncategorized on 2009/01/11 at 1:10 am
www.berria.info
Datorren asteazkenean, hilak 14, abiadura handiko trena egiteko lurren desjabetze aktak sinatzekoak dira Zornotzan (Bizkaia).
Durangaldeko AHT Gelditu! Elkarlanak mobilizaziora deitu ditu egun horretarako herritarrak.
EHNEk, LABek, ezker abertzaleak eta Aralarrek bat egin dute deialdiarekin.
Asteazkenean, 08:30ean, Zornotzako udaletxearen aurrean kartelada egingo dute, eta, ostegunean, 18:30ean, beste kartelada bat egingo dute, Batzokiaren aurrean.
ertzainak, Fiesta, Ford, Ford Fiesta, furgoneta, Garai, gaztea, San Migel
In Uncategorized on 2009/01/11 at 1:07 am
Durangoko ertzain-etxeko agenteek 18 urteko gizonezko bat atxilotu dute gaur [2009-01-08] goizaldean Garain, turismo bat lapurtzea eta indarra erabiliz furgoneta bat zabaltzea leporatuta. Azken ibilgailu honetan aurkitu zuten agenteek gaztea, lozaku batez estalita.
ERTZAINTZA – www.ertzaintza.net
Gaur [2009-01-08] goizaldeko hiru eta erdiak aldera herritar batek Ertzaintzari jakinarazi dio gazte bat Ford Fiesta turismo batean iritsi dela Garaiko San Migel auzoko aparkaleku batera eta furgoneta bateko sarraila maneiatu ostean bertan sartu eta han gelditu dela. Patruila bat bertaratu da eta ikusi du Ford Fiesta turismoaren abiarazteko sistema maneiatuta zegoela eta furgonetaren barruan 18 urteko gizonezko bat zegoela lozaku batean lo egiten.
Agenteek gaztea atxilotu dute, turismo bat lapurtzea eta furgoneta bat indarra erabiliz zabaltzea leporatuta.