DURANGALDEKO BARRI

Manifestazino nazionala EGUNKARIAren alde, auzipetuen alde, euskararen alde, euskal hiztunon eskubideen defentsan

2009/12/15 · Leave a Comment

ABENDUAREN 19AN AITA DONOSTIA PLAZATIK (AUTONOMIA KALEA), 17:00etan

Abenduaren 19an Aita Donostia plazatik (Autonomia kalea) abiatuta, arratsaldeko 5etan

Sailak: Uncategorized
Tagged: , , ,

‘Durango operazioa’ proiektuaren gaineko ‘ardura’ azaldu du EAJk

2009/12/14 · Leave a Comment

www.anboto.org

Bariku arratsaldean eskainitako prentsaurrekoan, ‘Durango operazioa’ izeneko egitasmoaren egoeraz mintzatu ziren EAJko kideak, ‘ardura’ azalduz eta ‘informazio eza’ salatuz.

Sergio Murillo, herriko juntako kidea, Uriko alkate Aitziber Irigoras, Juan Antonio Arieta-Araunabeña, EAJko talde parlamentarioko Garraio eta Lan Publikoen arduraduna, eta Bizkai Buru Batzarreko kide Unai Rementeriak egin zuten agerraldia Batzokian. Irigorasek, ‘Durango Operazioa’ proiektuaren inguruan ‘batzarra egiteko eskaera egin, eta Arriola sailburuaren eskutik erantzunik ez’ dutela jaso adierazi zuen.

EAJko kideek, gainera, ‘informazio eza’ salatu zuten, ‘geltoki berriaren eraikuntzaren inguruko hausnarketaren berri prentsaren bidez’ izan ei zutelako. Trenaren guztizko lurperatzea eta hesien erabilera ‘noiz amaituko diren ere’ ez dakitela ohartarazi zuten, ‘horrek Durangorako eta durangarrentzako dakartzan arazo guztiekin’.

Sailak: Uncategorized
Tagged: , , , , ,

Abadiñoko Gaztetxearen egitaraua

2009/12/12 · Leave a Comment

Sailak: Uncategorized

Elkarguneen bila, Ermuan

2009/12/10 · Leave a Comment

Sailak: Uncategorized

Ihes egin du 13 urteko neska bat autoz harrapatu ostean, Zornotzan

2009/12/10 · Leave a Comment

www.eitb.com
Txiki eta Otaegi kalean gertatu den ezbeharraren inguruko informazioa duten balizko lekukoei Udaltzaingora jotzeko deia egin diete.

Auto gidari batek 13 urteko neskato bat harrapatu eta, arin bada ere, zauritu egin du Zornotzan, ihesari ekin aurretik, udaltzaingoak jakitera eman duenez.

07:30ean gertatu da ezbeharra [2009-12-09an] Txiki eta Otaegi kaleko zebrabide batean, Gudari kalearen ondoan.

Haurtxoa harrapatu ostean, gidaria ez da gelditu ere egin eta kalean zehar jarraitu du ihesean.

Auto-gidaria atxilotzeko asmoz, Udaltzaingoak balizko lekukoen laguntza eskatu du gertakariari buruzko informazioa eskuratzeko.

Sailak: Uncategorized
Tagged: , , ,

AHTaren lanak egiten dituen hondeamakina bat erre da Zornotzan

2009/12/10 · Leave a Comment

www.berria.info

Ertzaintzak dio balitekeela nahita egindako erasoa izatea.

Abiadura handiko trenaren (AHT) lanak egiten dituen hondeamakina bat erre da Zornotzan (Bizkaia). Tejera auzoan izan da gertaera eta, Ertzaintzaren arabera, baliteke nahita egindako erasoa izatea.

Gaur goizean hasi dira sutea aztertzen, egun argiz.

Sailak: Uncategorized
Tagged: , , , , , , , ,

Durangaldearekiko diskriminazioa eztabaidagai

2009/12/09 · Leave a Comment

www.anboto.org

Basauri eta Gipuzkoako mugaren arteko zatian, “gaizki” kobratutako ordansaria itzuli dadin hartu beharreko neurriak abian jartzea eskatzearekin batera berriro ere mahai-ganera ekarri du Alderdi Popularrak A-8 autobidea.

Mozino bitartez egindako eskariak ez zuen aurrera egin ?”PSE-EEren babesa baino ez zuen izan?”, baina, horren doakotasuna eta Durangaldearekiko “diskriminazioa” ekarri du udal taldeen ahotara. PSE-EEk “agerikoa” deritzo Durangaldearekiko “diskriminazioari”, eta “gaizki kobratutako horiek bueltatzeko legez aukerak” badirela uste dute.

Mozio alternatibo lez Aralarrek aurkeztutako idatziak ere ez zuen nahiko babes lortu: popularrek egin zuten kontra, eta, ganerakoak abstenidu egin ziren. Batetik, PPk defendatu legez A-8ak ez lukeela doakoa izan behar iritzita, eta bestetik, Foru Aldundiaren kobratzeko erizpideekin bat ez datozelako aurkeztu dute idatzia; erizpide sozialak edo ingurumenekoak aintzat hartuta dauden “kostu ez-zuzenak” ere hartu beharko liratekeela kontutan dio Aralarrek. Hala ere, Durangaldearekiko “diskriminazio garbia” dagoela diote. Horretara, eskualdean mugikortasun egitasmoak bideratzeko eta diruz-laguntzeko Foru Aldundiari 50 milioi eskatzea proposatu dute .

Talde Mistoa “funtsean” ados dago popularren eskariarekin, “herritarrei kobratu behar ez zitzaiena bueltatzea” gura delako. Hala ere, dirua-bueltatzeko sistemari “zaila” deritzote. Ildo horretan, Aralarren proposamena hobetsi dute, mogikortasun planek jasotako neurrien nolakotasunaren arabera bada ere. Kasu bietan abstenidu egin dira, aurretik, A-8a doakoa izan beharko lukeela argitu ondoren: “beti ere, garraio publikoa lehenetsiko duen politikak ere garatuta”.

Demagogia
EAJk popularren mozioa “demagokikotzat” jo du, “populismo hutsean oinarritutakoa”. Gogoratu dute sententziak ez duela “kobrantza egiteko derrigortasunik” aitatzen, “hori foru dekretu bidez egin beharko litzakeela baino ez dio”, nabarmendu izan du Aitziber Irigoras alkateak.

PPk nabarmendu du 260 milioi kobratu zaiela herritarrei eta epaileek “Bizkaian ordaindu behar ez zeneko” kobrantza aitatzen dutela. Bai Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak bai Auzitegi Gorenak emandako epaiak betetzea gura dabela diote.

Sailak: Uncategorized
Tagged: , , , , , , , , , , , , ,

“Durangoko udaletxea, lapur handia”

2009/12/09 · Leave a Comment

Ander Bengoak (Durango) Berriara bidalitako gutuna:

“Ama, Durangokoa. Bizitza osoa herrian eman duena. Duela denbora gutxi (bost hilabete) zendu zen eta bere bizi osoan zehar izerdiz irabazitako gutxi apur hori oinordetu genuen.

Dena egina zegoelakoan, egin beharreko paper eta gastu guztiak ordainduta (notarioa eta abar..), bat-batean postaz udaleko gutun ziurtatua jasotzen dut (aste honetan), bertan diru kopuru handi bat ordaindu behar dudala. Durangoko udalak amaren heriotzaz negozioa egiten du. Nola liteke? Norena da nire amak duen ondasuna? Zergaitik ordaindu behar dut diru hori? Egia esateko, ez dakit herri edo udal guztietan horrelakorik egiten duten ala ez, baina lotsagarria iruditzen zait, ez da bidezkoa. Ez dugu ordaintzen egunerokotasunean zerga guztiak?

Udaletxeko diru-kutxa hutsik dago, ez du diru sarrerarik, nabaria da”.

Sailak: Uncategorized

“Autobus bat gelditu dugu eta Eusko Jaurlaritzaren stand-a dejabetu dugu”

2009/12/07 · Leave a Comment

http://www.durangokoelkarlana.info/ * AHTren aurkako abesti berria

Ekintzaileak ordubete baino gehiago egon dira autobus gainean suhiltzaileak etorri diren arte. Euren borondatez jaitsi dira suhiltzaileek eskailera jarri dietenean. Atxilotuta eraman dituzte biak Durangoko komisariara eta handik lau ordura askatu diztute, arratsaldeko seietan.

Gaur [abenduak 6] Durangon Abiadura Handiko Trenaren aurka egiten ari garen ekintza honen bitartez, modu berezi batean herritarrok Euskal Herrian, eta era gordin batean Durangaldean, AHTa eragiten ari den sarraskiaz ohartarazi nahi zaituztegu.

Alde batetik, autobusera igota, AHTak egunero bizi ditugun garraio arazo larriak konponduko ez dituela adierazi nahi dugu. Izan ere, botere ekonomiko-politikoek eraiki nahi duten makroinfraestruktura honek hiriburuak lotzea besterik ez du aurrikusten; baina gaur egun, eguneroko garraioaren %3 besterik ez da hiriburuen artekoa, gainontzeko %97a eskualde barneko edo eskualde arteko garraioa baita. Gainera, ezin dugu ahaztu, azpiegitura izugarri hau eraikitzeko eta mantentzeko aurrikusitako dirutza hori garraio publiko arruntaren kaltetan inbertituko da.

Bestetik, Eusko Jaurlaritzako stand-a desjabetu dugu, AHTa ingurunean eta nekazal lurretan eragiten ari den kalte ¡zugarria salatzeko. Inongo herritarren parte hartze gabe erabaki zuten Eusko Jaurlaritzan AHTa eraikitzea, eta gaur egun, herritarren gehiengoaren iritziaren kontra gure lurrak, gure herriak eta gure kultura txikitzen ari dira.

Horregatik, bihar Abenduaren 7an 18:00tan Durangon egingo den manifestazioan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Guztion artean geldi dezakegulako, ekin lanari!

Sailak: Uncategorized

Euskal Herria ofizialki ordezkatuz parte hartzeko aukera izatea eskatu dute kirolariek Durangon

2009/12/07 · Leave a Comment

www.berria.info

www.euskalherrikokirolariak.org

Zazpi euskal lurraldeetako txirrindulariak, futbolariak, herri-kiroletako ordezkariak, pilotariak… egin dute euskal herritar gisara kirola egiteko aldarria. Abenduaren 27an Donostiako belodromoan egingo duten ekitaldian parte hartzeko deia ere egin dute.

Euskal Herria ofizialki ordezkatuz kirola egiteko aukera izatea aldarrikatu dute Euskal Herriko zazpi lurraldeetako kirolariek -txirrindulari, pilotari, futbolari, herri-kiroletako ordezkari…- gaur Durangon (Bizkaia).

Mikel Troitiño surflariak eta Miren Urkiola harri-jasotzaileak irakurri dute adierazpena euskal kirolarien izenean. “Kirola egitean, zazpi euskal lurraldeetako kirolariak barne bilduko gaituen tresna baten beharra aitortu eta hori sortzen saiatzeko borondatea” adierazi dute.

Tresna hori sortzeko bidean, lehen harria abenduaren 27an Donostiako belodromoan “jarriko” dutela adierazi dute, Kirolharria izeneko ekitaldian. Herritarrei hara joateko gonbita luzatu diete.

Gaur aurkeztu duten idatziari, oraingoz, 1.289 kirolarik adierazi diote atxikimendua. Atxikimenduen zerrenda hemen ikusi eta sinatu daiteke.

Sailak: Uncategorized