durangaldea

Archive for Abendua, 2008

Lapurreta-saiakera Durangoko denda baten, eskopeta moztu bat erabiliz

In Uncategorized on 2008/12/30 at 4:16 pm

 

Durangoko ertzain-etxeko agenteek 33 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo (astelehena) arratsaldean, denda batean lapurtzen saiatu baitzen langileei kanoiak moztutako eskopeta batekin mehatxu eginez.

ERTZAINTZA – www.ertzaintza.net

Arratsaldeko zortzi eta laurdenak aldera, Durangoko denda batetik EAEko polizia bertaratzeko eskatu zuten, izan ere, su arma bat erabiliz lokalean lapurreta egiten saiatu zen gizonezko bat atxikita zuten.

Agenteak saltokira iritsi zirenean, esan zioten bertan atxikita zuten gizonezkoa dendara sartu zela eta jarraian langileetako bati mehatxu egin ziola moztutako eskopeta bat erabiliz, eta dirua emateko eskatu ziola. Bezero baten eta beste langile batzuen artean ebaslea geldiarazi zuten eta aipatutako arma kendu zioten; armak bi kartutxo zituen. Gertakari horien aurrean, ertzainek gizonezkoa atxilotu zuten (aurretik beste hiru aldiz hartu dute preso).

Gaur, asteartea, atzemandako laguna epaitegiaren esku utziko dute.

Margo gorria eta horia bota dute Durangoko batzokira

In Uncategorized on 2008/12/25 at 1:47 am

Ezezagun batzuek margo gorriz eta horiz betetako puxikak bota dituzte bart Durangoko batzokira, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez.

www.berria.info

Ertzaintzak lekukoak behar ditu iragan astean Abadiñon jazotako harrapatzea argitzeko

In Uncategorized on 2008/12/25 at 1:40 am

www.ertzaintza.net

Ertzaintzak herritarren laguntza eskatu du, iragan ostiral arratsaldean, Abadiñon (Bizkaia), gizonezko bat harrapatu eta, jarraian, gelditu gabe ihes egin zuen autoa identifikatzeko.

Gertakaria 18:30ean jazo zen iragan ostiralean, hilaren 19an, Abadiñoko Trañabarren Etorbideko 4. zenbaki parean, kolore iluneko monobolumen batek 72 urteko gizonezko bat harrapatu, eta, segituan, Elorrio-Kanpazarrerako norabidean ihes egin zuenean. Istripuaren ondorioz, biktimak (72 urteko gizonezkoak) zauri larriak izan zituen.
Poliziak ikerketa zabalik du eta aipatutako ibilgailua bilatzen ari da. Ibilgailu horrek kalteak izan ditzake aurrealdean ezbeharraren ondorioz. Halaber, Ertzaintzak lekukoen laguntza eskatu du istripua argitzeko. Bizkaiko Trafiko Unitateko telefonoaren bidez harremanetan jar daitezke: 94 – 607. 90. 34.

Abadiñoko Independienteen “borondate demokratiko eskasa” salatu du Ezker Batuak

In Uncategorized on 2008/12/19 at 8:12 pm

abadinoko-independienteakezker-batuaAbenduaren 8an Frantzian atxilotu eta ondoren kartzelaratua izan den Eneko Zarrabeitia abadiñarraren eskubideak errespetatuak izan daitezen eskatuz Abadiñoko Independienteak taldeak eta Basauri, Arkarazo, Frades eta Zarrabeitia zinegotziek kaleratutako bandoaren inguruko idatzia helarazi du Abadiñoko Ezker Batua alderdiak hedabideetara.

Bandoarekin bat egiten duela adierazten du Abadiñoko Ezker Batuak idatzian, eta “preso guztien eskubideak bermatuak izan daitezela eskatzen du” lehenbiziko puntuan. Ondoko puntuan baina, “Abadiñoko Independienteen borondate demokratiko eskasa eta zinismoa” gaitzesten du Ezker Batuak izenpetutako idazkiak, ETAren azken atentatutak ez kondenatzearren.

Nabarmentzen dutenez, hildako bat eragin zuen Santoñako atentatuaren ostean egindako elkarretaratzean alkateak ez zuen parte hartu, eta “Inazio Uriaren erailketaren ostean ere ez alkateak ezta Abadiñoko Independienteak alderdiko inork ez zuen elkarretaratzean parte hartzeko duintasunik. Ezker Batuaren berbetan, “gertaera horiek talde independentearen perfil politikoa erakusten dute”.

www.anboto.org

Zarrabeitiaren eskubideak errespetatzeko eskatu du Abadiñoko Udalak

In Uncategorized on 2008/12/15 at 1:54 am

Abadiñoko armarria

Astelehenean Frantziako Gerde herrian atxilotu zuten Eneko Zarrabeitia abadiñarraren atxiloketaren aurrean Abadiñoko Independienteek, eta Araitz Basauri, Igor Arkarazo, Maite Frades eta Ramon Zarrabeitia zinegotziek sinatutako bandoa kaleratu du Udalak.

Enekoren eskubideak “errespetatu daitezela” eskatzen dute kaleratutako bando horren lehenbiziko puntuan. Udalak zabaldutako idatzian, “inkomunikazioa kendu, eta konfiantzako abokatua aukeratu eta bere lana bermatua izan dadin” eskatu dute.

Honez gainera, Zarrabeitia Abadiñoko herritarra izanik, Udaleko Gizarte Ongizate Batzorde Informatiboak bere egoeraren jarraipena egingo dutela -”atxilotuta duten bitartean, eta baita kartzelaratua izan ezkero”-, azaltzen dute bandoan.

www.anboto.org

AHTren aurkako Asanbladaren adierazpena

In Uncategorized on 2008/12/10 at 9:56 pm

Abiadura Handiko Trenaren (AHT) Aurkako Asanbladak, azken 15 urteotan
AHTren aurka egindako borrokaren ildotik, honako gogoetak kaleratu nahi
ditu:
- AHTren aurkako oposizioak ahalik eta zabal, herrikoi eta partehartzaileena
izan behar du. Egitasmo horren ondorio kaltegarriei buruzko informazioa,
desobedientzia zibila, ekintza zuzena eta mobilizazio masiboak dira AHT
geldiarazteko tresna egokiak.
- AHTren kritikak, proiektu horren oinarrian dagoen sistema sozialaren kritika
zorrotza egitera eramaten du. Desarrollismoaren ondorio ekologiko eta sozial
larriei buruz kontzientzia hartzeko baliagarria izan behar du AHTren aurkako
borrokak. Erokeriazko mugikortasunaren eta energia nahiz baliabideen
xahuketaren aurrean, autonomia eta hurbiltasuna defendatzen ditugu;
inposaketaren eta hierarkien aurrean, auto-antolaketa eta asanblada
kontrajartzen ditugu.
- Indarkeriari gagozkiola, estatuek eta kapitalismoak egunerokotasunean
lurrari eta pertsonei noziarazten diguten biolentzia bezalakorik ez dago.
Heriotzak eragiten dituzte gerrateek, kutsadurak, lan-istripuek, hilkutxa
gurpildunek, soldatapeko miseriak, langabeziak, indar polizialek, e.a., eta
biolentzia-adierazpen horiek denak era gutxi-gehiago nabarian jasaten ditugu.
AHTren eraikuntzak langile errumaniar baten bizia eraman zuen joan den
uztailaren 14ean Lukun.
Guzti horregatik, AHTren Aurkako Asanbladak honako hau adierazten du
AHTren eraikuntza lanetan diharduen enpresa bateko buru Inazio Uriaren
heriotza eraginez ETAk abenduaren 3an Azpeitian egindako hilketaren
aurrean:
- ETAri gatazka honetan ez eskuhartzeko exijitzen diogu. Exijentzia hau ez
zaio inondik ere Estatu espainiarraren politika “antiterrorista”ren gibelean
jartzeari zor, AHTren inposaketa gelditzeko borroka moldeen zilegitasunari
buruz hausnarketa zabaltzeko eta herri mugimenduaren autonomiari eusteko
daukagun asmo erabakiari baizik.
- AHT bultzatzen duten alderdi politikoei eta enpresei ekintza kontsumatuen
politika ezarri izana leporatzen diegu, egitasmo hori bide guztietatik
inposatzen saiatuz: AHTren ondorio sozial eta ekologikoen ezkutaketa,
intoxikazio informatiboa, oposizioarekiko jazarpen poliziala, obren
militarizazioa, propaganda gezurtia eta AHTren inguruan gizartean dagoen
desadostasun sakona agerian jarri duten herri galdeketa eta era guztietako
adierazpenen aurrean erdeinua erakutsi dute. Inork ez dezala Inazio Uriaren
hilketa AHTren inposatze-asmoa indarragotzeko erabili galdegin eta AHT
gelditu beharra dagoela berriro aldarrikatu nahi dugu.
- Prentsaren gehiengoak borroka hau hasieratik mespretxatu eta ondoren
zeharo desitxuratu duela salatu behar dugu, harik eta Inazio Uriaren
hilketaren ondotik asmo zeken eta sarraskijale batzuek mugituta, AHTren
aurkako oposizioari nola edo hala prestigioa kentzeko eta kriminalizatzeko
asmoz kanpaina intoxikatzailean murgildu diren arte.
- Bukatzeko, Abiadura Handiko Trenaren aurka aritzeko borroka molde
egokiak eta gure herrian inoiz planteatu den azpiegiturarik suntsitzaileena
den horrek ordezkatzen dituen baloreak errotik eraldatzeko bide aproposak
zein diren berretsi nahi dugu: kontzientziaioa, mobilizazioa, desobedientzia
eta ekintza zuzena. Horrenbestez, euskal herritarrei eta AHTren kontrako
iritzia duten gizarteko sektore guztiei eguneroko borrokan partehartzeko eta
era aktiboan engaiatzeko dei egiten diegu, AHT behin betiko gelditzea lortu
arte. Posible delako, geldituko dugu.
AHTren aurkako Asanblada
2008ko abenduaren 10ean

Atxilotu egin dituzte AHTren aurka Durangon kateatu diren bi lagunak

In Uncategorized on 2008/12/08 at 8:53 pm

www.gara.net

Bi pertsona hormigoizko bidoi batera kateatu dira gaur eguerdian Durangon eta auto nahiz trenen joan-etorria oztopatu dute. Ertzaintzak askatu eta atxilotuta eraman ditu.

DURANGO-. Ordu batak eta hogei aldera, bi lagun hormigoizko bidoi batera kateatu dira Durangon, Ezkurdiko pasaguneko langetan, abiadura handiko trenaren aurka protesta egiteko. Ondorioz, tren eta errepide trafikoa etenda geratu da.

Ertzaintza eta suhiltzaileak bertara joan dira kateak moztera, eta bi orduren buruan, atxilotuta eraman dituzte. Ondoren aske geratu dira eta epailearen aurrean azaldu beharko dute deitzen dietenean.

EuskoTren eta Renfe abiadura handiko trenaren proiektuan “parte-hartzaile nagusietakoak” direla esan du Durangoko AHT Gelditu! Elkarlanak, eta hori salatzeko egin dutela gaurko ekintza.

Gainera, protesta modu baketsuan egin duten arren, Ertzaintza kateatutako bi lagunei elkartasuna adieraztera bildu direnen aurka oldartu dela salatu du.

AHTren aurkako ekintzaile bi hormigoizko bidoi bati kateatu dira Ezkurdin

In Uncategorized on 2008/12/08 at 8:51 pm

AHTren aurkako ekintzan kateatu diren ekintzaileek trenbidea moztu dute eguerdiko ordu bat eta erdietatik hiru eta erdiak artean, harik eta suhiltzaileek hormigoizko bidoitik askatu artean. Ertzaintzak hainbat furgoneta bidali ditu bertara eta suhiltzaileak ere kamioi bitan agertu dira. Ekintzaileak atxilo eraman dituzte eta uneren batzuetan tentsio-uneak izan dira, pilotakada bat behinik behin bota dute-eta ertzainek.

Abadiñoko Udalak webgune barritua sareratu dau

In Uncategorized on 2008/12/06 at 1:43 am

Abadiñoko Udalaren webgune barria ikusteko moduan dago pasa dan azaroaren 21etik. Oraindik guztiz osatuta ez badago be sareratzea erabagi dabe eta horren barri emonez eta hainbat eduki euskeraz ez dagozala-eta oharra ipini dabe.

Euskararen ordenantzak galdeginez, sinadura bilketa Zornotzan

In Uncategorized on 2008/12/01 at 5:23 pm

Zornotzako udalean ez dago euskararen ordenantzarik. Hauek galdeginez, azaroaren 29an, larunbatean, agerraldia eskaini zuten Zornotzako AEKk, Nañon elkarteak eta EHEk. Lagun ugarik babestu zuten deialdia, haien artean Andra Mari ikastolak, Silloniz anaiak, Etor Etxeandia korrikalaria, Unai Ormaetxea bertsolaria, Amorebietako hainbat futbolari eta Zornotzako hamaika euskaltzalek. 

Euskal Herria enparantzan batu ziren zornotzarrak urtero, euskararen egunaren karira, egin ohi duten jaira probestuz. Euskararen egoera zen den baina, aski dakitela baieztatu eta bere normalizazioaren bidean asko dagoela egiteko gaineratu zuten. 

Zornotzako udalean euskararen ordenantzak behar eta nahi dituztela jakinarazi zuten larunbatean berta elkartutakoek; egun Zornotzako udalean ez dago euskararen ordenantzik, nahiz eta euren bidez udalaren funtzionamendu eta zerbitzuetan euskara normalizatzeko eta sustatzeko urratsak edo neurriak zehazten diren. Horiek egon ezean, ez dagoela lege oinarririk eta beraz, ez dela aurrerapausurik ematen salatu zuten. 

Zornotzako, eta Euskal Herriko, berezko hizkuntza euskara izanik, urteetan bere kalterako izan den jokabidearen konponbide gisa, udalak zeresan handia duela uste dute zornotzarrek. Hori jakinarazteko eta jendartera zabaltzeko, hurrengo hilabeteetan euskararen ordenantzak galdegiteko hainbat ekimen abiaraziko dituzte; horien artean, pasa zen larunbatean abiarazitako sinadura bilketa.

Era berean, Zornotzan bildutakoek, datorren abenduaren 13an BECen burutuko den ekitaldian parte hartzera deitu zuten. 

Agerraldian 30 bat euskaltzalek hartu zuten parte. Agerraldia baino lehen, baina, Zirika Zirkuseko lagunak aritu ziren umeekin jolasean eta ondoren, Uxue Alberdi eta Jokin Labayen bertsolariek, saioa eskaini zuten bertara gerturatutakoen aurrean. Egunari amaiera emateko, trikitixa eta panderoarekin alaitu zituzten Zornotzako kaleak.

www.euskalherria.info

Poliziaren jazarpena salatu dute gazte bik

In Uncategorized on 2008/12/01 at 2:02 am

Azken hamaika hilabeteetan «Poliziaren jazarpena» jasaten ari direla salatu dute Durangoko gazte bik herriko Instrukzio Auzitegian. Gau eta egunez jarraitu dituztela salatu dute, baita asteburuak pasatzera zein oporretan herritik kanpora joan direnean ere. Psikologikoki gaizki daudela salatu dute auzitegian, «oso gogorra» dela.

www.berria.info